Kanta Xiberoa elkarteak, Mendiz Mendi kürra antolatzen düana, kantari txerkatzen dü.
Biltzar nausitik hori elki da, bai eta ere kantaldi egitea txerkatzen düela.
Azken 2 urteetan Mendiz Mendi kürrak kantaldi bat baizik ez dü eman berak , besteak Singa Singa elkarteko beste 2 kürrekin (Chorosame eta Grain de Phonie izenekoak).
Oraiko Mendiz mendi taldeak 30 kantari badütü, gorenian 60 zirelarik. Singa singako 3 kürrak elgarrekin 100 bat kantarietarat heltzen direlarik.
Mendiz mendi kürran sartzeko interesatürikdiren oro honki jinik dira eta jakin errepikak asteart gaüaz direla, 8.30tarik 10.30tara, Alozeko ‘pole petit enfance’ edo haurtzaintegian.
Urtearen eta geroaren bilana egiten deikü Felix Laxague, elkartearen presidenta:
- Kultura
- Agerraldiak: 1931