XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Azken hilabetea düe Sohütako 30 bat gaztek maskarada prestatzeko

Urtarilaren 10etik goiti herriz herri iganen dira igande oroz apirilaren 10an, hokiko bestekin ürrentzeko.
Momentüko, Julie Ahaspe dantza erakasleak, Battitta Berrogain eta Alain Guimont errejentek azken eginahalak egiten dütüe atzamaiten dütüen hütsen xüxentzeko.
Berrikuntza edo hobeki erran, kanbiamen zonbait izanen dira aurten : xorrotxen partez artzaintsak izanen dira, eta buhame taldea emaztez baizik ez da osatürik. Erran behar da neskatila haboro badüela pottiko beno.
Taldea aski gazte da eta eüskaldün eskasarengatik zonbaitek bi kargüetan ariko dira. Horrentako kerestuen joküa goizan baizik ez da emanik izanen.
Horrezgain Battitte Berrogain-ek 3 kantore berri sortü dütü, entzüten ahalko dira eszena jokü berriekin batetan.
Battitta BERROGAIN:


Julie AHASPE:

Léa Etchegoyhen eta Maider Heguiapal:


 

•    Urtarrilak 10, igandea: Sohüta
•    Urtarrilak 17, igandea: Ezpeize
•    Urtarrilak 24, igandea: Muskildi
•    Urtarrilak 31, igandea: Iruri
•    Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre
•    Otsailak 14, igandea: Urdiñarbe
•    Otsailak 28, igandea: Arrokiaga
•    Martxoak 06, igandea: Mitikile
•    Martxoak 13, igandea: Idauze
•    Martxoak 20, igandea: Santa Grazi
•    Martxoak 27, igandea: Barkoxe
•    Apirilak 03, igandea: Aloze
•    Apirilak 10, igandea: Hoki

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan