Argazkigintzaren ganoaren partekatzeko eta hari lotürik diren tekniken erakasteko, düala urte bat sortü zen ZooMauléon Photo 64 alkarteak, lehen bilan oso baikorra egin dü bere biltzar nausian.
Ikastaldiak, erakusketak, edo konkurtsoetan parte hartzea, 2015ean alkarteak aktibitate hanitx üken dütü. Hortaz botzik agertü dira alkarteko ardüradünak, bena orano harroago Anita Poineau eta Maitena Daguerre gazteek Argazkilari gazteen konkurtsoetan irabazi dütüen sarietaz.
Aurtengo ildo berean jarraikitzeko nahiküntea erakutsi düe alkarteko ardüradünek.
Alkarteak, bere kideen argazki erakuska baten egitea xedea dü eta egoitza bat ere txerkatzen dü, argazki argentikoaren üngürüko atelier baten sortzeko.
Francis Etchebarne presidenta:
- Kultura
- Agerraldiak: 2047