XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Eüskal Herriko Mus txapelketaren finalak Xiberoan dirateke aurten!!

Euskal herriko mus txapelketaren kanporaketak abiatü dira egün hauetan,  8 gerren edizionea da aurtenkoa eta 7 probintzietako finala Xiberoan eginen da martxoaren 5an.
Artean, probintzia bakotxetan kanporaketak eginen dira, urtarila ondarrean ürrentzeko eta probintzia bakotxetan finalak egiteko ber egünean,  barantaila 20 an.
Xiberoan kanporaketak eginen dira Ozaze, Ligi Athei ,Zinka ostatüan eta Urdinarben ; oranokoan Urdinarbeko kanporaketa egüna baizik ez da finkatürik, urtarilaren 15an gaüko 8 etan Xistera ostatüan.
Beste probintzietako kanporaketak jakiteko noiz eta nun diren bada web güne bat, ehmus.eus.
7 probintzietako finala Xiberoan izanez, Xiberoko antolazailek nahi lükie xiberotarrek parte har dezen saldoan  edo zoin herrietako kanporaketan parte hartzez.
Alain Mugordoy:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan