Sü Azia xiberotar kantorea babestü nahi düan alkarteak 10 000bat euro bildü dütü bere crowfouding sos kampanaren bidez !!
6000 euroko helbürüa aidez gainditü dü beraz, eta sos horekin beren zorren pakatzeko parada badüküe, bena geienik haidürü ziren xede zonbait abiatüko dütüe.
Beren lehentarzünetan, jarraikiko düe xiberotar kantorearen soinüen biltzen eta zerrendatzen, Jean Mixel Bedaxagarekin xiberotar kantatzeko maneraz ikastaldiak antolatüko, eta Allande Zokarrotzek lantürik düan « xiberoko egünaria » 1886 abiatürik 30urtez agertü zenaren ageraztea libürü batetan.
Xedeak ez dira eskaz, eta abantsü hil zoinean zen alkarteak seküla beno bizirik da orai.
Allande Zokarrotz: