« Une jeunesse allemande » film dokümentala hedatürik da gaüko 8ak eta erditan Maule Baithan.
Hau izeneko aldizkariak bere 5. agerkaria elki dü hilabete hatsarrean eta magazina agerrarazten düen aldikal, gaüaldi bat antolatzen düe .
Aldi hontan film gaüaldi bat antolatzen dü Maule Baitha zinema salan eta Jean-Gabriel Périot filma egilea ere hor date.
Filma beno, dokümental bat da artxibetako irudietarik bildürik dena.
1965/1977 arteko alemania dü aipatzen eta nola zonbait borroka armatura igaran diren, halanola famatürik den « la bande à Badder » taldea.
Hau aldizkarian parte hartzen düan Peio Cachenautekin mintzatu gira:
- Kultura
- Agerraldiak: 1909