Prefosta alkarteak gaüaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan.
Prefosta alkartea eraiki zen Agusti Xaho sortetxean Basabürüak güne bat üken dezan animazione sortzeko.
Mintzaldi bat horra zaüe Ihauteri eta maskaradetaz.
Horien aipatzeko Battitta Berrogain, aurtengo maskaradetako errejenta bai eta ere Edu Zabala hor dirate. Edu Zabalak liburu bat idatzi dü « ihauteria, gizakia naturaren kontra » izenekoa.
Hortan esplikatzen dü haren teoria bat non ere ihauteriak antzerki mota bat diren. Antzerki hortan jenteek natürari nausitzen direla erakutsi nahi düe.
Teoria hortan 4 ihauteritan bermatzen da : Altsasu, Lantz, Zubieta bai eta Xiberoko ihauterietaz edo Maskaradetaz.
Edu Zabala:
- Kultura
- Agerraldiak: 1922