Jente hanitx bildü da maiatza tauladaren 14. Edizionearentako
Aurtenko Maiatza tauladan festibala ürrentü da neskenegün hontan, Jai alai an emanik izan diren ikusgarri arrakastatsüekin.
Ostiralean, maule gainean, estrena ofiziala hasirik (astehartetik eskolentako hainbat aktibitate proposatürik beitziren), jente hanitx hüllantü zen bi ikusgarri akrobatikoen ikustea.
Neskenegünean, egüna ontsa igan ondoan, gaüekoa leküz kanbiatzea erabaki dü Mauleko kultur batzordeak, ebiaren lotsaz. Horrentako Jai Alai-an igaran dira ikusgarriak eta berant aminibat hartü dü gaüaldiaren hatsarreak. Halere jenteak egon dira ürrentzeala arte. La famille vient en mangeant antzerkia eta Negua dantza ikusgarriak animaleko arrakasta bildü direlarik.
Jente hanitx bildü da aurtenko edizione hontan. Eta antolazaleak hortaz kontent dira
Chrystelle Mange :
- Kultura
- Agerraldiak: 1954