Urte oroz bezala üda bürüa (solztizioa) ospatürik izanen da xiberoko hainbat mendi kaskoetan ostegün gaü hontan.
Düala 15 bat urte, arrapiztü zen hitz ordü hori, arramaiatzaeren 23a, Jondane johaneko süak, edo üda bürüaren ospatzeko. Eta urtez urte lekü hanitxetan hasi da egiten.
Eta egün hartako kantore berezi bat bada, brale baten gisan dantzatzen eta kantatzen ahal dena. « urteak jinik eta bihikatzen bata bestea oldarri ». (Amaren alabak eta xiberoko dantzak disketan entzungai) :
Mixel Etxekopar:
Maidalenan : hitzordüa gainen gaüko 8etan, pikenikarekin. Eta müsika tresnekin ere bai!
Irabarnen Xardeka : hitzordüa Gotaineko salan 19.00 hoinez joaiteko, 20.00 otoz joaiteko, pikenikarekin (gero 10 minuta ebiltez)
Gaztelaia : Hitzordia Gaztelai mendian dateke gaiko 8 etarik aitzina eta bakotxak bere piknika ekarri beharko dü.
San Antoni : San Antonirat heltzen ahal da oinez edo autoz. Ogiartekoak ekar ezazüe !
Zalhagaine püntan: Hitzordia 8 orenetan Bosmendietako bidean pikenikarekin. (10-15 minuta ebiltez)
Süak piztüko dira ere Barkoxen (Ahargo) , Larrainen (Betzüla) eta Baxe Nafarroan (Orgamendi, Behorlegi...)
Igaran urtetan, süak izan dira ere Hitaborda Maulen, Ainharben Lapitzagan, Ozazen Lomendin , Gaztelütxagan Ürrüstoin, Eskiulan Mandelü , Urdinarben San Gregorin, eta Amikuzen Soihartzen...