XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Maule Baitha zinema salan ebilten diren heina emendatü da

So egile emendazione bat izan da 2015ean Maule Baitha zine salan.
19854 sartze izan dira, hots 2014. Urteari konparatüz, ehüneko 5,6eko emendazionea eta orotarat 333 filma hedatürik izan dira.
Horren ondorioz eta gastüen ttipitzeari esker, kontü positiboak presentatürik izan dira.
Erran behar da ere, zine eztabaida bezalako gaüaldi berreziek, haborokin bat ekarten düela, jende hanitxen jinaraztez.
Azkenik, hogei bat bolondresen inplikazioari esker ebilten da zine sala, zabalik egoiten da alkartea eta lagüntzale txerkatzen, sala hori biziarazteko interesatürik diren Xiberotar güzieri.
Henri Guérin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan