XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Hotzari bürü egin düe maskaradek, arrakasta ejer bat bildüz

Hotz handiarekin abiatü dira Xiberoko maskaradak, Pettarreko lau herrien arteko lehen emanaldia Ezpeizeko herrian emanik izan delarik. Jentea saldoan agertü da eta hanitx gustatu zaio urte oroztako jeia eta aldi hontan, arizaileak, gazte izanik ere, perediküak ezinago ontsa lantürik izan dira ! Ihautirierako giroak nahi düan bezala kritikak egin dira : Mauleko Espartina Ateleriaz, kabale ehogiaz, Euskal Alkargoaz, edo ere CGT eta LAB-en arteko auziaz, edo ere laborari handietaz. Hots, giro ezinago honean abiatü dira Xiberoko maskaradak eta dagün igantean hitzordüa emaiten deizüe Gotaineko herrian !
Ikusleen gana joan gira jakiteko nola atzaman diren :


Xorrotxen berset bat :

Xorrotxen kantorea :

Azken kantorea :

Kauteen joküaren buxinka bat :

•    Urtarrilak 29, igandea:  Gotaine
•    Otsailak 5, igandea: Altzai-Lakarri
•    Otsailak 12, igandea: Altzürükü
•    Otsailak 19, igandea: Müskildi
•    Otsailak 26, igandea: Pagola
•    Martxoak 4, larunbata: Maule
•    Martxoak 11, larunbata: Idauze
•    Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
•    Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
•    Apirilak 2, igandea: Larraine
•    Apirilak 9, igandea: Hoki
•    Apirilak 16, igandea: Barkoxe
•    Apirilak 23, igandea: Gamere
•    Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï
•    Maiatzak 7, gipuzkoa, Tolosa aldean, Billabona ondoan

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan