Igaran astebürüan bere biltzar nagusia züan Maule-Lextarreko "les Amis du château" alkarteak, 30 jentek parte hartü züelarik. Joel Larroque-k alkartebürü gisa jarraikitzea deliberatürik izan da. 2016an 5.200 jente Mauleko gaztelüan bisitatzera joan da, alkartekoek direlarik üsüan bisita segürtartü. 2017an haatik ez düe hondarearen astea antolatüko ; antzerki bat beitate emanik, üztailaren 22an eta agorrilaren 8an. Antzerkia sendagileetaz date. Antzerki hortan parte hartü nahi düen oro kümitatürik dira barantailaren 9an 20:30tan, Maulegaineko lehenagoko haurzaingiala.
Joel Larroque alkartebürüa :
- Kultura
- Agerraldiak: 1636