Üda hontako pastorala Altzai eta Lakarrik düe emanen. Nafarroako erresumaren desjabetzea aipatürik datekealarik, Joanikot kapitainaren historiarekin. Joana Etxartek dü idatzi pastorala eta Jean-Pierre Récaltek dü errejengoa segürtatüko, kantoreak, aldiz, Jean Louis Aramburuk moldatüko dütüalarik. Bi herrietako 75 arizaleak hasirik dira trebatzen eta kargüen emaitea eginen da jiten den neskenegün arrats hontan. Mementoa jinik da ere afixaren egiteko eta hortarako, dener zabalik den zoin lehentaka bat abiarazi da. Hona zoin diren baldintzak: 60/40 neurriko afixa egin behar da, pastoralaren titülüa, bi herrien izenak eta emanaldien egünak ezarri behar dira ( uztailaren 30a eta agorrilaren 6a) ! Afixa proposamenak igorri behar dira Altzaiko Herriko Etxeala martxoaren 15eko. Ondotik ezarririk dirate Altzaiko salan eta pastoralean ari direnek bozka bidez haütatüko düe.
Maryline Recalt :
- Kultura
- Agerraldiak: 1795