Hamar müsikalari, eta 60 bat kantari taulada baten gainean ! Hori deiküe proposatzen Biltxokoa alkarteak eta Xiberoko Botzak. Proposamen hau, "Errobi Kantatüz" deitzen da, eta Urdiñarbeko herriko gelan agitüko da, neskenegün hontan. Iparraldeko talde zabal honek, 1970 urtetan eta 1980eko urtekada hatsarrean plazaz-plaza ebili zen Errobi taldearen kantoreak arrahartüko dütü. Mixel Ducau eta Andde Duhaldek osatzen züen Errobi taldekideak. Talde hau berrizalea izan bazen müsika aldetik, Daniel Landartek izkiribatzen zütüan hitzek, Eüskal Herriko bürühauste hanitxak salatzen zütüen. Urdiñarbeko gelan 300 lekü baizik ez beita, hobe, arren, txartelen oraidanik hartzea : Xibero Bio salgian, Xiberoko Botzean, eta Xisterra ostatüan, 16€ -rentako.
Errobi kantatüz, neskenegün arrats hontan, 9tan, Urdiñarbeko gelan.
Jean Jacques Etxeberri LLargo :
- Kultura
- Agerraldiak: 2343