Xiberotar gazteak botzekin txostakatü dira igante arrestiritan Larrainen.Ipar Eüskal Herriko beste güne ororetan bezala, Haur Kantu Txapelketa zen Xiberoan. Orotara, 25 kantore emanik izan dira taldezka, biazka ala bakarka. Aroa lehen-lehena zelarik, 300 bat jente bildü da Larraineko arrabotüan haurren botzetaz gozatzeko. Irabazle hanitx izan badira, Xabi Elgart, Maider Larrory, Johañe Etchebarne eta Claudine Arancetek lau kantore züen haütatü behar Bilborat joaiteko finalarentako. Maitena Iriart eta Anita Elkegaraiek bakarka ari zirenak eta Julie eta Johane Chuburu biazka arizaleek epaimahaina eta soegileak harritü dütüe beren trebetarzünarekin. Ürrentzeko, Eperra ikastolako « Xiberotarra » taldekoak ere joanen dira finalealat, dagün arramaitzaren 3an. Autobüs bat antolatüko da harat joaiteko.
Beñat Larrory-k egin erreportajea :
Johane Etchebarne "Ajia" epailea :
Xabi Elgart eta haur bat :
Anita Elkegaraik idatzi eta eman düan kantorea "Sasuak Ützül:
Maitena Iriart-en kantorea "Axeria hona düzü Trixtrix" :
Johane eta Julie Chuburu-ren kantorea "Alienor" :
Aña Caset-en "Damürik maitea" kantorea :