XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Euskamerika, ameriketarik ützülirik

2008ko Xiru festibalean estrenatürik izan zen Euskamerika, Mixel Etxekoparrek izkiribatü pastorala. Sohütako 15 gazte ziren arizaleak, Nicole Lougarot eta Mixel Etxekoparren züzendaritza-pean. Hainbat aldiz Eüskal Herrian eman ondoan, Ameriketarat joan dira agorrila ondarrean, hanko eüskaldüner eskeintzeko. Funtsean, pastoralaren ütürria han zen, eüskaldünen migrazioa beita jeian aipatzen dena.
Erran behar da bidaje hori xede pedagojiko baten baitan kokatzen dela, Ameriketatik gazte elibat jin beitziren üda hatsarrean. Eüskaldünek Kalifornian bizi izan düenaren berri üken dügü Xiberoko Botzean, Mixel Etxekoparrekin.
Alkarrizketa entzün :


Jüstoki, Mixel Etxekoparrek alkarrizketa ondarrean aipatzen dü zentü berri den Martxel Tillous apez eskiulatarrari egin zeien omenaldiaren bideo bat ikusgei düzüe heben.

{youtubejw}b00OLkeMfyQ{/youtubejw}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan