Hatsarrean, "Olatu bat kuartelen gainetik" bere azken libürüaren aurkeztera jin nahi zen Xabier Amuriza bizkaitarra. Bena ikusirik bertsolaritzan egin dütüan ekarpen handiak eta bereziki errimak eüskalkier egokitzeko egin düan lana kontüan hartürik, libürü aurkezpen soil bat beno zerbait haboro proposatüko dü. Egüerditan hasiko da interesatürik diren oroen eta bizkaitarraren arteko jünta, apairü batekin, Urdiñarbeko Chistéra jatetxean. Hortarik landa, atelier bat eginen da xiberotar errimategiaren üngürüan. Azkenik, neskenegün arrestiriko 7 orenetan, bere azken libürüa aurkeztüko dü Bil Xokoa alkartearen egoitzan (Junuenea), eta Lanku argitaletxearen beste libürüak ere ikusgei eta salgei dirateke. Hitzordü güziak interesatürik diren oroer zabalik dira.
Entzün Erik Etxart Koblaka alkarteko lehendakaria, Xabier Amurizaz mintzo :
Bertsolaritzan egin dütüan ekarpenetaz, entzün Erik Etxart :
Azkenik, entzün Xabier Amurizak Donostian 1986an kantatü zütüan hiru bertso hauek. Eüskal Herriko finalista güziek gei honen üngürüan kantatü behar üken züen : hanitxen ustez gizartea hanitx aitzinatü da. Zer diozü zük :