Ikustez, emazteer dantzatzea debekatzez ez diela kausitü, 'historialariek' üko egin düe lehen dantzatzen züela. Euskararen urtaroa’kari Sü azia elkarteak mintzaldiak antolatu dütü, azkena ‘emaztearen leküa euskal dantzan’ gaiaz. Oier Araolaza dantzari ta antropologoa hizlari. Bada 5 urte gaiaren üngürüan ikerketa lan bat eramaiten düela, gipuzko ta bizakaiko dantzetaz; bena ikusiko dügü xiberoaz ere badüala jakitate, baita buhame, kauter ta bestetaz. Haren ikerketari esker, dokumentü hanitxetan ikusi dü emazteak, gizonak bezala, bere leküa bazüela. OIer Araolaza:
Maiana Barreix:
Mathilde Baqué: