XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Txontxongilo ikusgarri andana hilabete ürrentzean

Txontxongilo ikusgarri andana hilabete ürrentzean

Azaroaren 18tik abentüaren 10alat arte marionette ala txontxongiloak izentatzen diren ikusgarrien ikusteko parada izanen da Eüskal Alkargoari esker. Maulen ere, beste eskualdetan bezala : "Enfant d'Eléphant, Petits silences", "Aparté", "La petite fille et le corbeau" eta eüskaraz "Hitz eta Mahain" izeneko ikusgarriak ikusten ahalko dira. Ustekerian pentsatzen bada « txontxongiloak » haurrentako eginik direla, pübliko oroer zabaltzen da kümita, jakitez ikusgarri haboroxiak oroen gustüko izan ditian lantürik izan direla. Aholkatürik zaüzüe leküen begiratzea aitzinala, lekü hein bat güti beitdirate ikusgarri bakotxarentako. Lehen hitzordüa azaroaren 30an Mauleko mediatekan « Hitz eta mahain” ikusgarriarekin 11 etan. Arrestiritan 3etan "Enfant d'éléphant" parropiako gelan. Abentüaren 2 eta 3an "La petite fille et le corbeau" 10:30tan, Mauleko parropiako gelan Beatrice Lahargoue Mauleko kültür kontseilaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan