Mauleko kültüraldiak aitzineko urteetako arrakastaz botzik izanki üsatü bezala jarraikiko dü. Eüskal Alkargoarekin partaidetzak garatzen jarraikiko dütü, beti sos aldetik ekonomia zonbaiten egiteko xedearekin. Bestalde, azken urteetan bezala Mauletik kanpo ere ikusgarri zonbait antolatüko dütü, hala nola Ligin, Barkoxen eta Sohütan. Miarritzeko Gare du Midi gelako La Pastorale dantza ballet-arentako autobus bat antolatüko dü ere bai. Dena den libürüskak banatzen dütüe herriko etxe, saltegi eta turisma bülegoetan eta hor xehetarzünak oro edirenen dütützüe. Chrystelle Mange kültür teknikalaria :
- Kultura
- Agerraldiak: 1700