800 bat kantüzale bildü ziren iragan neskenegünean Maulen. Bizkaitar, Arabar, Gipuzkoar, Baxe Nafartar, Lapurtar, Nafartar eta Xiberotarrak, denak alkartürik kantan aritzeko. Gehiener, kantan aritzeko gogoa, etxetik jin zaüe. Haatik etxetik jin transmizio hori, ez da baitez pada gazteengana hedatü, hor zirenak, kasik denak adin batetakoak beitziren. Hala ere, berriz kantan aritzeko gogoa arrapitzarazi nahiz, kantazale talde horiek, arraheinki karrikalatzen dira garraren piztürik etxekitzeko, transmizioaren soka, mutz ez dadin… Arte hortan, hor zen saldo ederra gostüki gozatü da…. Jakin züek ere kantatzen hasi nahi bazide, Barkoxen, Atarratzen, eta Maulen jada jentea kantatzeko alkartzen dela… ! Erreportaia Domika Recalt :
- Kultura
- Agerraldiak: 1817