XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mémoires de la Soule 2 « 1914-1918 » libürüa salgei da.

Mémoires de la Soule 2 « 1914-1918 » libürüa salgei da.

Mémoires de la Soule 2 « 1914-1918 » libürü berria presentatü dü Ikerzaleak alkarteak, neskenegün goizan Mauleko ondarrearen etxean. Gertakari latza horrez Xiberoko famili hanitx hunkitürik izan beitzen, jentea nonbre haundian hüilantü da aurkezpeneala. Estadoko egitüra ezbardinetan, ala familietan bildürik izan diren dokümentü hanitxen ikerketaren emaitza da libürüa. Lau urtez talde batek lan egin dü dokümentü horrien irakurtzeko eta sailkatzeko, eta azkenean libürüa, informazio güzi horien sintesia da. Lehen gerla münduala eragin dütüan hiletaz gain, gerlaren ondorioak familietan eta emazteen rola etxalteen zütik etxekitzeko gizonak gerla zirelarik, agertzen da ere libürüan. Libürüa Xiberoko betiko saltokietan edireiten ahal da. Horrez gain lehen gerla mündüalaz Ikerzaleak alkarteak egin düan erakuska, Idauze-Mendi, Atarratzen eta ikastetxe zonbaitetan ikusten ahalko da ondoko egünak eta asteetan. Robert Elizondo :


Battitta Aguer :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan