Iragan üdan « les guérrissseuses » erdi aroko antzerki lana presentatü ondotik, dinamikaz gozatü dira bigerren xede baten abiatzeko. Oraikoan lehen gerla mundiala düe haütatü üngüramen gija. « celles de 14 » düe izentatü Sophie Béguerie, Monique Barnètche eta Béatrice Lahargouek ezkiribatü istoria. Frantsesez izanen da eta emazteen bizitzea Xiberoan ordünko denboretan, egiazko lekükotarzünetan bermatürik lantürik izan da. 8 jelkaldi, antzerki, kantore bideo ordünko gerlako giroan sartzeko parada azaroaren 10 eta 11an Maule Baithan Leküak salgai Roman Sport saltegian Béatrice Laghargoue:
Michel Fouchet: