22. aldikoz, kantaldi lirikoa antolatzen da Altzurukun, neskenegun arratsan uztaila 7an ! Operako 4 kantariek segurtatuko due gaualdia eta klasiko handiak emanen dutue, Mozart, Rossini edo ere Bizet-en obrak !
Urte oroz arrakasta handia biltzen du gaualdi horrek, parada bakotxa beita sail hortako kantarien entzuteko. Erakusketa bat ere estrenatuko da, Hélène Cohen Carricaburu-en margoak ikusten ahal dirate De Ruthie jauregian uztailaren 6-etik 15-ala arrestiriez ! Kontzerto lirikoaren hitzordua neskenegun arratsan 9 etan Altzurukuko elizan !