Hau aldizkariak bere 9. aldizkariaren argitalpenaren ospatzeko gaüaldi bat antolatzen dü Gamereko ostatüan. Gaüaldi hontara, « l’Homme augmenté, l’humanité diminué » geiaz mintzatzeko, Philippe Baqué idazlea jinen da. Gei hori jorratü dü bere azken libürüan ; hortan, ikerka bat joanarazten dü dü, bere bizian hoinarritzez. Ondorioztatzeetan, erakusten dü, zientzia, osagarri sailean ere, merkatü eta sosaren zerbütxüko jarririk dela. Gaüaldia, arratseko 20:30etan abiatüko da Gamereko ‘Agerria' ostatüan. Philippe Baqué :
![9. Hau aldizkaria bihar elkitzen da](/media/plg_jspeed/cache/images/839b22964272750b269031f841c2331a25b4b5fc.jpg)
- Kultura
- Agerraldiak: 2105