Paueko « Lagunt eta maita » eüskaldünen alkarteak 50 urteen ospatzeko ikusgarri bat emanen dü Paueko Zenith-ean. Mustrakak neskenegün oroz badütüe. Astean zehar animaziona andana badelarik Paueko eüskal etxean : Dantza, kantore eta eüskara kurtsoak, eta aitzineko astetik goiti mus lehiaka antolatzen düe. 50 urteak igaran urtean bete badütüe, Zenith-a ez beitzen libro, barantailaren 24 hontan emanen düe Bihotza Mintza ikusgarria. Oren bat beno haboroxeagoz dantza kantore eta bideoak jüntatüko dütüe 60 arizalek. Leküak salgai direla 05.59.02.09.43 zenbakialat deitzez edo Zenith-aren webgunean. Frantxoa Challet « lagunt eta maita » alkarteko presidenta :
![50 urte ospatzeko ikusgarri bat prestatzen düe Paueko eüskaldünek](/media/plg_jspeed/cache/images/4e1d74b06a7480304b7c09baf1c6d98d04c1a64f.jpg)
- Kultura
- Agerraldiak: 1516