XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Egüberri hüllantzez, animazione andana antolatzen dü Xiberoko Salerostünen Batarzünak

Egüberri hüllantzez, animazione andana antolatzen dü Xiberoko Salerostünen Batarzünak

Üsatü egüberriko animazioneak abiatzen dütü aste ondar hontan, Xiberoko Salerostünen Batarzünak. Hilabete batez animazione franko proposatüko dütü, eta horien artean, zozketa handi bat Xiberoan egüberriko erospenak egiten dütüenentako. Beste hitzordüetan, lehena abentüaren 9an, Telethon-ekin batean, bizikleta kilometroak erosten ahal dirate « Mika fitness » kirolgünearen süstengüz . Ondoko aste ondarretan, eskolekin hitzordüak, filmak, edo orano ipuin kontatzeak izanen dira. Honekin erakutsi nahi düe Xiberoan ere saleroska sare indartsü bat eta dinamika bat badela, interneteko lehiaka gaintitzen ahal düana. Peio Queheille :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan