Liberté aldizkaria, Mauleko alderdi komünistaren aldizkariaren besta ospatüko da, agorrialaren 26an neskenegünarekin Maule Gainean. Animazioek eta eztabaida batek osatüko düe aurtenko egitaraua. Lanaren kodigoaren haustearen kontre eta Herritar fronte baten alde dateke eztabadagei arrestiriko 16.30etan. Ondotik züntzür bustitzea eta aihariaren aldia dateke eta Rockfeles eta Alma Flamenca taldeen kontzertüak so egin edo entzünten ahalko dira. Xehetarzünak Louis Labadot-en eskütik Lolen mikroan.
- Kultura
- Agerraldiak: 1745