Biper eta gatza hitzemanik zaikü neskenegün gaüan Mauleko Zinka ostatüan « Madeleine a les boules » eta « La fiancée du pirate » taldeen kontzertüarekin. « Madeleine a les boules » taldeak hitz xorrotxak baliatzen dütü bere kantoreetan eta rock akustikoaz jaunsten dütü. « La fiancée du pirate » taldeak aldiz, itsas gizonen kantoreak emaiten dütü, horiek ere müsika akustikoaz lagüntürik. Leheneko eta egünko gizartearen arrenkürak, aldarrikapen sozialak, penak eta esperantzak jorratzen dütü. Bordale alteko bi hirukote horiek ikusgei dirateke neskenegün gaüan, 10etarik harat Mauleko Zinka ostatüan.
Xehetarzünak emaiten deizkü Laurentxek :