Nahiz ez bortxan garai hoberenak izan, aurten ere Xiberoko Botza irratiak bere etxez etxe kanpaina eginen dü
Jenteri hüillantü nahiz, iragan neskenegünean da Mauleko merkatüa abiarazirik izan.
Belainaldi kanbioak ere badira irratian, ezen, Maite Lepaille erretretarat joan balin bada, Titika Recaltek ere ber bidea hartüko beitü urte bat barne. Horien ordez, gazteak agertzen ari dira, hala nola Maider Hoqui eta Amaia Patalagoiti.
Xiberoko Botza, mündü osoan xiberotarrez ari den irrati bakotxa izanik, kanpaina beharrezkoa zaio, leküko programazio xiberotar baten eskentzeko. Kanpainak irratiaren aitzin kontüen %15 ekarten deio.
Allande Erreçaret presidenta:
Beraz bakotxak bere ahalean, Xiberoko Botza lagunt !!!
Üdara osoa herriz herri eta etxez etxe ebiliko gira …
Eskerrik hanitx eginen deiküzüen batzarriaz…