Negütik bedatsealat plazaz plaza kurritzen dira maskaradak. Herri bateko gazteria jüntatzen da, zaharragoen aholküak biltzen, eta kargüak emaiten. Erri eginazten laket direnak buhame edo kauter dirateke, kokillot eta abilenak Pitxu eginen dü.
Erria nola erabilten da egünko maskaradetan ? Egünko errealitatean zoin zentzü badü ?
Galtore horien üngürüan bermatü dira maskaradetako 6 parte hartzaile, ostiraleko eztabaida eramaiteko.
Titika Recalt gure lankide ohi eta antzerkilariak animatürik, Maider Heguiaphal, Xantiana Etchebest, Maddi Erreçarret, Ximun Pinque, Iban eta Beñat Etchegoenberrik maskaraden bizipenak barnatü dütüe.
Eztabaida :