XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Züzülü Baionako güne berria

Txiriboga Baiona ttipiko ostatüa erosi eta, Nicolas Armendaritz Xiberotarrak POTT izeneko serigrafia günea sortü züan. Karta, libürüxka edo tee-shirt gainean bere marrazkiak imprimatü eta saltzen dütü, eta formakuntzak proposatzen.

Aurten berrikuntza bat : ZÜZÜLÜ deitzen den partekatze günea bilakatü da lokala. Urte batez leküko artisauekin arra berritü eta, ostatü bat bilakatü da zola, zerigrafia güneaz gain. Bixkotx eta kafeak ahal bezain fite txestatzen ahalko dira.

Alde gainean, pausa güne bat bada, eta 4 eskülangileek gela bat alokatzen ahal düe urtearentako. Eskülangileen obrak saltzeko güne bat eta erakusketak proposatzeko leküa ere bai pentsatürik izan da.

Azkenik, kontzertü edo antzerki gaüaldi zonbait egitea pentsatü dü Nicolas Armendaritzek, pandemia ampletü bezain zale.

 Nicolas Armendaritz :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan