Arnaud Exilard Pagolarrak 5 ostatü ezagütü dütü bere herrian. Bada orai 5 urte jüntatzeko günerik ez zela Pagolan.
Pastoralaren mustrakak AUZTEIA ostatüa sortü den günean egiten ziren, eta ber modeloan, dantza trebaketa güne bat eta ostatü bat muntatü dira.
Nicolas Lekarroz ALKARREKIN izeneko alkartearen lehendakaria da, eta hortan herriko alkarte güziak batzen dira. Herriko etxeak eraikuntza erosi eta arra berritü dü herritarrek ostatüa joanaraz dezen.
Besta komiteak ere bai bere gela ükenen dü, kanpoko aldean haurrentako joküak proposaturik dira eta elektrikazko bizikleten kargatzeko ahala badeteke ere bai.
Arnaud Exilard :
Neskenegünean AUZTEIA ostatüaren lehen egünaren ospatzeko kümita zabalik zaüzüe !!!!!