Mauleko bestak hasten dira gaur (asteartea) !!
Ez bada ofizialki bestarik, komiteak ez beitü herriko etxearen eta prefetüraren baimenik ukenik, animazione franko izanen dira Maulen egün danik aitzina eta igandearte.
Üngüraxka aritzeko manejak jadanik plantatzen ari dira bena animazione prinzipala ostatüen üngürüan eginen da
ZEZE eta Xiberoots taldeak, Gura show, Xiberotarrak, Altzukutarrak besteak beste, bena ere « escape game » bezalako animazioneak familientako
Antolazale nausiak izanen dira Zinka ostatü elkartea eta Mauleko komertxantak
Hotx izena eta baimena salbü, dena üsatüzko Mauleko besten egiteko bost egünez
Peio Queheille komertanten bürüa:
Pette Jaragoyhen zinkakoa entzüten dütügü :