Bruno Gorre Mauleko espartiña egile ohi familia batetakoa da. « Pascal Cherbero et l’espadrille souletine 1871-1954 » libürüa izkibatü dü : artxiba eta notarieko izkibü zahar eli batetarik partitzez.
Pascal Cherberoren arra-arra-semea da Bruno Gorre. Bere arbasoa espartiñaren egitearen mekanizatzearen lehenetan zen, Mauleko lehen elektizitatearen egiteko zentrala hidroelektrikoa plantatü züan.
Libürü hontan, Pascal Cherberoren üsinaren historiarekin batean, espartiñaren historia ere deskubritzen ahalko düzüe. Artxiba puzka, argazki eta marrazkiz ilüstratürik da ere.
Libürüa Mauleko Lespy-enea, Sohütako Etxart libürütegian, Mauleko turisma bülegoian eta Donapaleüko Bordaenean salgei da.
Bruno Gorre-ren alkarrizketa llabürra
Bruno Gorre-ren alkarrizketa lüzea