Mendikotako atelerian, Pette eta Gonzalo Etxebarriak urte osoan haien xede pertsonalak eramaiten dütüe bai eta kurtso eta ikastaldi proposatzen ere.
Urrietaren 30an Paisajea lantzea proposatzen düe, teknika desbardinak baliatzez.
Bestalde “Berpiztu” izeneko xedean parte hartü düe. Herri alkargoak hebenko artister parada eman deie herri alkargoko 5 egoitzetan erakusketa antolatzeko.
Baionan Juana Etxeberrik eta Nicolas Armendaritzek lürraldea galtozkatü balin badüe, Uztaro kolektiboko Gonzalo eta Pette Exebarriak Urruñako herri alkargoko etxean haien instalazionea ezarri düe.
Horik oro esplikatü deizkü Gonzalo Etxebarriak: