Pier Paul Bercaits-ek hitzetik eta bertsotik hasirik dü ikusgarri hori muntatü.
Izadia ere bai omentü nahi züan, “gure bazterrak” Mikel Laboaren koblatik partitzez.
Hernaniko Eñaut Agirreren bertsoek lagüntürik, ikusgarria 4 partetan muztürik da.
Hartan parte hartzen düe ere Landarbasoko 15 kantariek, « Dantza trük Xiberoa » taldeko dantzariek, Oinkarriko 6 dantzariek bai eta 3 müsikalariek.
Ikusgarria berriz emanik date urtarilan Hendaian, ondotik Donapaleün eta Hazparnen.