Atharratzeko Kakotxa kültür günean, adin desberdinentako tailerrak prestatü dütüe Fleur eta Jean-Baptiste Atharraztarrek, egüberri bakantzen bigerren astearentako.
Astelehen eta astearte goizan, 10orenetarik egüerditara, erritmarekin txostakatzea proposatürik da 6 eta 10 urte artekoer.
Ber egünetan, bena arrestitan, gitarra joiten ikasten ahalko düe 11 eta 16 urte artekoek.
Asteazken eta ostegünean, arrestiko 3 orenetarik 5ak arte, improbisaketan trebatzen ahalko dira gehitiak. Botza eta müsika tresnekin ariketak egiten ahalko dira.
Eta ostegün eta ostirale goizan, 6 eta 10 artekoentako, taldean kantatzeko ikastaldia proposatürik da.
Izenen emaiteko, tunaka (k batekin) deitzen den web günealat joaiten ahal da edo telefono zenbakia partekatzen ahal deiziegü hunat deitzen badüzie !
Tünaka alkarteko Fleur :