500 bat jente hüllantü dira Atarratze eta Älozeko herriko gaztek eman diren lehen maskaraden ikusteko.
Goizan emeki emeki hüllantü bada jentea, alabadeko denbora ederra üken düe.
Dantzari finak, peredikü ejer bat eta aktür hunak ikusi dira plazan eta xorrotxen kantoreaz gain, azken kantorean entzün ahal izan dira zer nolako botzak bazütüen saldoan.
Orai hasirik ondoko 12 aste ondarrez ariko dira herriz herri, ondoko hitzordüa neskenegün hontan datekealarik Pagolan.
Atzoko egünaldiaz erreportajea:
• Urtarrilaren 16 (igantea): Atharratze
• Urtarrilaren 22 (neskenegüna): Pagola
• Urtarrilaren 30 (igantea): Lexantzü
• Barantailaren 6 (igantea): Barkoxe
• Barantailaren 13 (igantea): Altzürükü
• Barantailaren 26 (neskenegüna): Santa Grazi
• Martxoaren 6 (igantea): Muskildi
• Martxoaaren 12 (neskenegüna): Idauze
• Martxoaren 19 (neskenegüna): Ainharbe
• Martxoaren 26 (neskenegüna): Aloze
• Apirilaren 10 (igantea): Iruri
• Apirilaren 17 (igantea): Gamere-Zihiga