Gaïa Oliarj Ines Lyonen antzerkian formatü da. Orai arte antzerki xede andanetan implikatü balin bada, lehen aldikotz bere antzerkia idatzi eta bakarrik emaiten dü.
« Dany » izeneko biloapaintegiko jabearen bizia eta pentsamentüak aipatzen dütü.
Emazte güne hontan, klixeetatik hürrün, baserriko edo kanpañako problematikak dira agertzen : etxebizitza, zerbütxü publikoen agortzea…
Xiberoan bi aldiz emanen dü asteundar hontan : ostirale gaüan « coiff belzunce » biloapaintegian (ez da haboro lekürik) eta neskenegünez 20ak30etan Lexantzüko herriko gelan. Izena aitzinetik eman 06 78 80 78 24.