Saldoan bildü dira Muskildiarrak neskenegün gaüeko pastoral mustrakan, kargüak banatzen beitziren !
Maite Davant, aurtenko pastoraleko errejentak, bere haütüak ezagütarazi dütü Muskildiko Posonpes gelan.
Simone Veil-en kargüa eramanen dü Maialen Urrutiaguer 20 urteko gazteak. Eta Haizpea Chimix Claverie-k gazte denboran itxüratüko dü.
Kargüak ahal bezain beste jenteer eman dütü Maite Davant-ek, bakotxari gütienez 2 jeikaldietan elkitzeko parada eskeintzez.
Battitte Berrogain, pastoraleko idazleak mustraka libürüxka arizale bakotxari eman dü. « Simone Veil » pastoralak 25 jelkaldi, 229 berset eta 11 kantore kontatzen dütü orotarat.
Martxoaren 15 a arte baratzen da afitxa lehiakan parte hartzeko !
« Simone Veil » pastorala üztailaren 24 eta 31an emanik date igantez, eta agorrilaren 6an neskenegünarekin, Muskildin.
Mustrakan ginen: