Eüskal Herri osoan gainti korrika prestatzen ari dira. Bena egukitzean Korrika kültürala kari, gaü eskolak eta xiberoko alkarte zonbaitek programa ejerra antolatü düe, beti euskararen sustengüz.
Niko Guiresse gaü eskolako langileak xehetarzünak partekatü dereizkü :
Martxoaren 26ko bazkariarentako izen emaiteak zenbaki hontarat deitüz : 07 69 13 51 33
Jakin bestalde apirilaren lehenean korrika ttipia Atarratzen gainti lasterkatüko dela.
Korrikarentako aldiz jakin Xiberoko kilometroen erdia saldürik izan dela eta sekülan kilometro bat erosi nahi badüzüe gaü eskolat deitzen ahal düzüela.