Txomin Catalogne müsika talde desberdinetan entzün bagünüan (667, Doctor mephisto, Toastibarre…), aldi huntan lagünak kümitatü dütü 11 kantoreetako diskaren hontzeko.
Aspaldidanik sortü müsika edo ahaideak lagüner igorri, eta horiek hitzez beztitü dütüe alkar lan horien sortzeko.
Arrolanteiako pinkfloyak, Ekhi Lambert, Le Trevois, Beñadin, Elorri, Jovani Panzani eta Pepone Gianguzzo, Paxkal Irigoien, Titika, La Villerie eta Mousteriarrap kümitak joküan sartü dira.
Erran behar da diska berez oso berezia dela ere bai : karta postalez apaintürik, eta « sous-vide » maneran zerratürik ! Uztaro ateleieko Pette Etxebarriak bere herexa ützi dü ere bai.
Sare sozialetan lehen bideoklipa agertü baldin bada, Martxoaren 20an egin da diskaren agerpen ofiziala.
Txomin Catalogne :