XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Mathilde Betachet Liginagarraren afitxarentako bozkatü düe Muskildiarrek !

19 afitxa proposatürik izan dira SIMONE VEIL pastoralaren aurkezteko.

Düala 10 bat egün, Muskildiarrek afitxa txapelketako obrak edirein dütüe, eta Mathilde Betachet basabürütarrarena haütatü düe. Liginagarra sortzez, berriki argazki eta grafismo enpresa sortü dü.

Pastoral egüneko 2 sartze eta bi bazkari eskeinirik izan zaio.

Esküz eginik, argazki kolatze, margo lan edo ordenagailüz lantü dira afitxak, eta oroek, Simone Veil-en bizipenak argitan ezari dütüe.

Muskildiko 4 herritarrek ere afitxa txapelketan parte hartü düe. Eta horietan, 10 urteko Argi Barreix Othatcheguy. Jüdeo izarra Auschwitzeko exterminazio zelaiaren ketik Europako izarrak bilakarazi zütüan.

Parte hartzaile güzien obrak pastoral egünen eta libürüxkan agertüko dira.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan