Aste undar huntako Mauleko ainherak festibalealat, Leïla Shahid-ek Palestindarren botza ekarriko dü.
Bigerren aldikotz Mauleko herriko etxeak kültürren arteko alkar kürütxatze baten sortzeko helbürüa dü.
Aurten palestina date aipagei nausia : hitz hartze, filma, palestinako apaidü eta bai eta ere müsika.
Ohitarazi behar da Mauleko herria Palestinako herri batekin biazkatü dela eta arramaiatz ondarrean 10 bat Mauletar harat joanen direla.
Hortaz gain, igantean Erronkarriko ibarrarekin alkar biazkatzeak egüna markatüko dü.
Egitarau osoa Mauleko herriko etxeko webgünean.
Louis Labadot: