« Elixagaigai » beren lehen bestaz geroz beste proposamenik ere egin düe : ostatüa pelota partidetarik landa, gure zaharrak ikusgarria, kontzertü, maskarada ondoko, korrika kültürala..
Hortaz gain alkarteer ere günea proposatzen düe, süstut dantza eta müsika mustrakentako .
Bena bereziki lehen urteko lana günearen berritzea izan da, sükaltea arrafreskatü beitüe.
Behala Poitiers-ko antzerki talde bat hor egonen da trebaketetan.
Haatik lehenago, aste undar hontan Muskildiko bestetan hitzordüa emaiten deizüe. Igante gaüan pelota partidetarik landa Xizterra Zaharreko ostatüan kantan aritzen ahalko zidee !
Maika Etxekopar eta Maritxu Negelua :