Ostirale hontan Prefosta alkarteak bere biltzar nausia eginen dü arratseko 7eterdietan. Ohitarazteko alkarteak ostatüa etxekiten dü, hitzordü desbardinak proposatzen ere : kontzertü, hitzaldi, filma, jokü gaüaldi eta beste..
Ostiralean, 7eterdietan Prefosta alkartearen xedeak deskubritzen ahalko dira, eta 9 eterdietarik aitzina « guillaume hastoy eta tuetue »ren kontzertüaren üngürüan burrat bat edaten ahalko düzüe, güneaz gozatzen eta bai eta ere alkarteko kideen ezagütza egiten ahalko düzüe.
Hego ameriketako müsika proposatüko deizüe bi artista gazte horiek. Bata Argentinarra, bestea Atharraztarra, beren müsikak nahasi dütüe eta gaüaldi bero bat hitzemaiten deizüe.
Guillaume Hastoy eta Mathias Pascual: