Neskenegünean, püblikoa ederki hüillantü da Mauleko Jai Alai-ealat.
Berritza alkarteak builtarazi dantzari talde gazteek beren sorkuntzak presentatü dütüe. Alde batetik masterclass lizeoan diren ikasleer emaiten dütüen kurtsokoek, bestalde masterclasse-arekin partitü ondoan TXINGILI’K taldea sortü düen gazteak.
Hor ziren Gatzeek xiberotar dantzan düen heina azpimarratü düe püblikokoek. Bestalde dantzari profesionalen ikusteko parada zen ere: Bilaka Kolektiboaren BASAIDE ikusgarria eta Compagnie parallèle taldearen HIP HOP ikusgarria.
Dantzari eta püblikoarengana hüillantü gira: