Igaran ostiralean xiberoko müsika eskolak bere biltzar nausia egin dü.
2021eko urtea COVID denboran hasirik fres handiak üken dütüe müsika kurtsoen jarraikitzeko internetezko plataforma berezi baten bidez, horri esker ikasleek ez düe batere muzdüarik üken.
Aurten, Müsik eta Dantza berriz ere antolatüko düe, jadanik 15 dantza taldek beren sorkuntzak proposatü dütüe eta müsika eskolako ikasleak müsiken ikasten hasirik dira. Dantza eta müsika ikusgarri hau bedatsean date.
Iparraldeko orkestra sinfonikoa ostirale huntan Maule baitalat kontzertü baten emaitea jiten dela azpimarratürik izan da.
Lexantzüko herriko etxeak sos emaitza bat egin deie eta zinez preziatü düen ürratsa izan da.
Xiberoko müsika eskolako lehendakaria den Josy Arrossagarrayek biltzar nausiaren bildüma egiten deikü: