Urte oroz elkitzen ziren 1887tik 1914eala « Armanak Uskara edo Ziberouko egunaria ». 40 orrialde dütü bakotxak oro eüskaraz idatzirik eta urte berriko egütegiaz gain, hainbat aipamen badütü : laborantxa, erlijionea, pelota, politika, eüskara…
Garaian eliztiarrek edo xuriek züen eramaiten hau. Xiberotar ejer batetan idatzirik dira, eta hainbat galdürik diren hitz agertzen dira. Adibibdez kristautarzünak kanbiatü lehenagoko hilabeteen izenak agertzen dira.
Lan hau Sü Azia alkarteak dü eraman Euskaltzaindiarekin.
Euskaltzaindiaren webgunean edireiten ahal dira oro. https://www.euskaltzaindia.eus/component/bildumak/?task=almanakaHome&Itemid=1770
Marcel Bedaxagar Sü Azia alkartekoa :
- Kultura
- Agerraldiak: 828